MUSIKA

Mondra & Roll jaialdiak osatu du bere kartela

Mondra & Roll edizio arrakastatsu berri bat egin nahi dute aurten ere, eta horretarako inkorporazio berriak egin dira azken egunetan, eta Cock Sparrer, Madball, High Vis, Bad Nerves, Chisel, Roy Ellis eta Kontralde dira Mondra & Roll 2024ko kartel harrigarria osatuko duten azken taldeak izango dira.

Cock Sparrer, historiako punk rock talde mitikoak bere disko berria aurkeztuko du datorren apirilean, eta Mondra & Rollen, uztailaren 5 eta 6an. Baieztatutako beste talde handi bat Madball newyorktarrak dira. NY Hardcorrare erregeek, Freddy karismatikoaren gidaritzapean, penintsulan emango duten data bakarra Arrasaten izango da.
Punk rock/hardcore eszena osoan zeresana ematen ari den talde bat ere badago, hori High Vis da, Estatuan emanaldi bakarra izango da hau ere, izan ere ikusteko oso zaila den taldea da.
Bad Nerves, UKren punk rock eszenako iraultza, Mondra & Roll jaialdian ere izango dira. Europako hardcore eszena berriaren beste talde haundi bat The Chisel da eta Arrasaten izango da.

Eta jaialdi honetako jardunaldi bat amaitzeko, Roy Ellis Aka Mr Symaryp-ek sekulako kontzertua emango du, Early Reagge & Ska klasikoen erritmoan.Mondra & Rollean egongo diren taldeen arteko azken konfirmazioa Arrasateko Kontralde punk rock taldea izango da.

Eta The Baboon Show taldeak Mondra & Rollen emango du 2024ko data bakarra Euskal Herrian. SHAM 69 talde mitikoaren jatorrizko taldea ere Arrasaten izango da uztailean. Jimmy Pursey, Dave Tregunna, Dave Parsons Arrasatera iritsiko dira.
Brigade Loco, Bergaratik Mondra & Roll suntsituko dute. Jaialdiak Euskal Herriko punk taldeetatik sasoi onenean dagoen taldea izango du beraz.
Les Testarudes, une honetan zeresana ematen ari den hamar neskek osatutako taldea da, beste gau bat itxiko dute klasikoen erritmoan. Eta Kaleko Urdangak, Arene 6 eta Larru Beltza ere hortik pasatuko dira.

Gogoratu, uztailaren 5 eta 6an, Arrasate Europa osoko punk rock jaialdi garrantzitsuenetako baten lekuko izango da berriro ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button