ESZENA

Zornotza Aretoa kulturaz josita udagoienerako

Abendura arteko programazio gozoa ondu dute Amorebieta-Etxanon. Musika eta eszenako antzerkia izango dira, batez ere, udagoien honetako protagonistak.

Datorren ostiralean, Gorakada taldearen Munduari itzulia antzezlanarekin, hasiera emango zaio Zornotza Aretoaren aurtengo denboraldiari. Obra musikal honetan Miren Larrea aktore zornotzarrak eta musika-zuzendaritzaz arduratu den Fran Lasuen musikariak hartu dute parte.

Beste antzezlan batzuk ikusteko parada ere izango da hastera doan denboraldian: Markeliñe konpainiaren Kapsulak lanaren estreinaldia,  Artedramaren eskutik datorren Hamlet, Teatro Meridionalekoen Romeo, eta Alberto San Juanek aurkeztuko duen Autorretrato de un joven capitalista español.

Beste alde batetik, eta musikaren atalean, XXV. urteurrena ospatzeko Abes-Kimu abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du. Honez gain, Nico Wayne Toussaint and travelling brothers izango dira Zelaieta zentroan, eta Sete Sois Sete Luas jaialdiaren barruan Rao Kyao izango da. Azkenik, Zubiaur Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua ez da faltako.

Zine-Klub saioak ere izango dira, eta Zornotzako gazteek egindako film laburrak biltzen dituen Zornotza Laburrean ekimenaren III. edizioa ere bai.

Denetarik kulturaz gozatzeko, Amorebieta-Etxanon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button