MUSIKA

Mogambon unibertsoko zaratatsuenak

Madelein euskaldunak rock esperimentalean dituzte erroak, eta egia esan, lan lasaiak zein korapilatsuak topa daitezke bere diskoan. Erritmoa psikodelikoak ere ez dira faltako baina guztia soinu-barrunbe batean loturik eta kateaturik. Intentsitatea azalean gora igoko zaizue.

Frantziatik Pneu dator. Joan den urtean ere hemendik ibili ziren eta entzuleria aho bete hortz utzi zuten, dituzten potentzia eremuetara eramanez gero. Soinu altuko distortsioak, eta desenfoke musikalak etengabean. Haserrearen ikonoklastak dira taldekideak.

Donvito alemaniarren gainean antzekoa esan daiteke. Kanta laburrak, leherketa modukoak, elektrizitatez jositako gitarra boteretsuekin. Dantzan jartzea ezinbestekotzat joko duzue, han da basatia beren soinua.

Mogambon da zarataren hitzordua, bihar, 20:00etan.

Mogambon aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button