BESTELAKOAK

Moda eta tradizio garaikideko topaketa

Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturik, La Encartada Moda izeneko topaketa egingo da Balmasedako La Encartada Museo Fabrikan, maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an.

Nazioarte mailako modako 20  profesional baino gehiago bilduko dira topaketan  “abangoardiako ikuspegia eta, aldi berean, artisautzatik eta folklore tradizionaletik hurbil dagoen ikuspegia eskainiz”.

Jarduerak La Encartada Fabrikaren barruan burutuko dira, eta bertaratuko diren  pertsonek  “aukera izango dute desfileak eta showroomak ikusten dituzten bitartean  fabrikako  instalazioetan sartzeko eta XIX. mendean makinek nola funtzionatzen zuten esperimentatzeko”.

Bertan, oraintsu Assembly Graz (Austria) ekitaldian bildumarik onenaren saria irabazi duen  Eder Aurre izango da; Betitxe eta Proyecto Hemen diseinatzaile bizkaitarrak ere izango dira.
Topaketan parte hartuko duten beste adituak Ane Takito, Fecal Matter kanadarra, Recrea2, Mari Makeda edo Truca Rec  izango dira. Horietako batzuek hitzaldiak eskainiko dituzte.
Aldi berean, taldeen agerpenak eta esku hartzeak egongo dira, adibidez Las Masturbantes, Las Risas  edo Elandorphium kolektiboen eskutik.

Egun horietan ere, La Encartadak  eskaintzen duen esparru naturalean musika entzuteko parada ere egongo da.

Egunez eguneko programazio guztia, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button