IKUS-ENTZUN

“Eskultura Euskadin zinemaren bitartez” zikloaren asken saioak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoan ikusgai dagoen Jesús Lizasoren (Barakaldo, 1961) Re flexión erakusketaren harira, Eskultura Euskadin zinemaren bitartez zikloa abiatu zen otsailean. Hil honetan, apirilaren 5, 12 eta 19an, azken saioak izango dira.  Zortzi saioetan, gure herriko eskulturaren inguruko pelikula sail bat aurkezten ari da.

La pasión de Camile Claudel (1988, Bruno Nuytten), Richard Serra: Thinking on your feet (2007, Maria Anna Tappeiner), Sketches of Frank Gehry (2005, Sidney Pollack), Ikuska 9, Three basque sculptors eta Nagel. 1984 (1980, José Julián Bakedano), Oteiza. 1908-2008…y sigo (2008, Alberto Gorritiberea), eta Esculapio y otros materiales sobre Vicente Larrea (2011, Juan Pablo Zabala) pantailaratu dira orain arte.

Apirilean, eta gaur hasita, Chillida retrato en casa (1983, José Julián Bakedano) eta Zabalaga, el jardín del genio (2001, Karmelo Vivanco) pantailaratuko dira; apirilaren 12an, Nortasuna (1976, Pedro de la Sota) eta Dunbots (1982, Gerardo Armesto); eta azken egunean, apirilak 19, Nestor Basterretxea. Una declaración (2013, Jose Julian Bakedano) lanak eman egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button