ESZENA

“Eskolatik antzerkira” programa martxan da

Kultura eta Hezkuntza Sailak umeei zuzendutako Bilbon Eskolatik Antzerkira programaren eta Eskolako Antzerki Lehiaketaren XVIII. edizioa  abian jarri ditu. Maiatzaren erdialdera arte luzatuko den programak hogei antzerki ikuskizun inguru eskainiko ditu.

Ekimenak, arte eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea du helburu. Konpainia profesionalek umeei zuzenduta prestatu dituzten lanen emanaldiak plazaratzen dira eta antzerki lehiaketaren bitartez, Bilboko ikastetxe guztientzat obrak aurrera eraman ahal izateko laguntza ekonomikoa eta teknikoa banatzen dira.

Joan den urtean, 32 ikastetxetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako 6.573 ikaslek hartu zuten parte Bilbon Eskolatik antzerkira programan, eta horren ondorioz, orain hasiko den ikasturterako, zortzi konpainiaren eskutik, hogei ikuskizun programatu dira euskaraz eta gaztelaniaz AlhóndigaBibaon, Campos antzokian, Pabellón 6an eta Otxarkoagako eta San Frantziskoko udaltegietan. 

Era berean, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berri bat antolatuko da ikasturte honetarako. Lehiaketaren azken edizioan Bilboko 20 ikastetxetik 643 ikasleek hartu zuten parte eta 36 antzezlan aurkeztu zituzten. Xedea umeen artean Arte Eszenikoak sustatzea da. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxeek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko.

Arte eszenikoen alorreko eskaintza, BilbaoEszenak, ostiral arratsaldetan, euskaraz, eskaintzen dituen antzerki ikastaroekin osatuko da: bat, 8 eta 11 urte arteko umeentzat, eta bestea, 12 eta 16 artekoentzat.
Ikastaro horietarako izen ematea irailaren 17etik urriaren 2ra arte dago zabalik www.bilbao.net  helbide elektronikoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button