ARTEA

Afrika Elise Fitte-Duval artistaren begietatik, Iruñean

GKEen partzuergoak Elise Fitte-Duvalen Dakar. Gorputzez gorputz erakusketa ekarri du Iruñera. Afrika beharrezkoa ikusteko parada ederra, urtarrilaren 10era bitarte, Armen aretoan.

Erakusketaren gaineko xehetasunak dakartzan liburuxkan testu hau kausitu dugu: “Afrikari begiratzea, Saharatik hegoaldera, ez da norbait turismo edo safari egiten ikustea. Ez da, ezta ere, Afrikako jendeen azaleko erretratua, ezta, bakarrik, miseria, gerra eta epidemien arazoen isla. Eta are gutxiago erakusleiho bat, bizirauteko beharrak bultzatuta herria utzi eta aukera berrien bila abiatzen diren pertsona horiekiko beldurrarena eta gaitzespenarena. Aldi berean, Afrika existitzen da, egunero bizi da, iritzi aberastasun eta aniztasun handiarekin adierazten da, eta ekarpen handiak egiten dizkio munduari.
Horrela izan da kontinentearen historian, eta horrela da gaur egun. Afrikak bere duintasuna erakusten du, demokratizazioaren eta baliabideen banaketaren alde mugitzen da, eta gizateria osoari eskaintzen dizkio elkarlanaren adibideak eta sormen-ereduak artearen alor guztietan.  Afrika bertako gizon-emakumeen multzoa da, eta horiek gai dira kontinentea iluntzen duten barruko zein kanpoko gaitzei aurre egiteko, eta aukera berriak proposatzeko, jarduera antolatu eta solidarioaren bidez”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button