Azken finalaurrekoak: Derion, Ipar-Uribeko eta Busturialdeko taldeen artean, eta Zallan, lehenengoz, Lea-Artibai eta Bilboaldearen artean.
Derioko saioa Txorierri institutuan egin zen, betako 150 bat ikasle arretatsuren aurrean. Zallako kultur etxean izan zen finalaurreko azken saioa. Hauxe da sariketa honen barruan Enkarterrian egiten den lehen saioa eta bertan izan dira Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeak, 100 bat ikusleren aurrean.
Beraz final handia, aste honetako ostiralean egingo da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan, sarrera doakoa izango delarik.
BBK Sariketak bidalita