BESTELAKOAK

Mintzolaren ikerketa-sarietarako deialdiak

Ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko bi deialdi berri egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdi berriek euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute.

Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zortzi gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda). Horrelako lanei dagokionez, deialdira aurkeztu daitezkeen egitasmoak 2023-2024 ikasturtean defendatuko diren lanenak izango dira. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea apirilaren 30ra artekoa izango da.

Bigarrenean, aldiz, ikerketa-lan monografikoak hartuko dira kontuan eta bi sari banatuko dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Hortaz, deialdi horretan ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Lanen proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 31ra artekoa izango da.

Jakingarri guztiak atari honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button