MUSIKA

Gaur abiatuko da Lekornen, EHZ

Gaur, Euskal Herria Zuzenean izeneko jaialdi bikainak zabalduko ditu bere ateak, eta musika piloa entzungo da bertan igandera bitartean.

Ostiralean, Crystal Fighters, Belako, Kaviar Special eta 2zio talde interesgarriak arituko dira besteak beste, Lekorneko agertokian. Bihar ere, makina bat musikariren txanda izango da: Nneka nigeriar artista, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Kadavar, El Txef-A, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Willis Drummond.
Igandean La Yegros argentinar musikaria, Gozategik, The Rumjacksek eta beste artista askok kontzertuak egingo dituzte.

Baina musikaz gain, Sukaldetik plazara dokumentala, hitzaldiak, dantza eta eszena proposamen bereziak (Kukai eta Bilaka dantza-taldeen saioak), ikastaroak, eta beste mila kontu izango dituzue Lekornen.

Egitarau osoa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button