BESTELAKOAK

Hainbat euskal kultur adierazpide, gaur hasiko den “Loraldian”

Musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak, euskara eta euskal kultura zabaltzeko loraldi berria izango da Bilbon apirilaren 23tik 26ra. Egun horietan, Loraldia jaialdia gauzatuko da, eta euskal kulturaren adierazpen guztien topaleku bilakatuko da.

Hala, apirilaren 23tik 26ra, Kalakan, Aitor Mazo, Patxo Telleria, Etorkizuna Kontzeptuak, Jon Maia, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Gorka Benitez, Josu Goiko, Espaloian, Joseba Irazoki, Josu Martinez, Alberto Santana, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Metrokoadroka, Hutsa, Lurra, 22m2, Piztiak, Markeliñe, Kukai-Tanttaka, Mikel Markez, Eñaut Elorrieta, Etxepare Rap, Igelaren Banda, Mixel Etxekopar, Kultur Industria eta abar bilduko dira, Bilbon; euskal kulturaren sustapenean, berau transmititzeko eta ikusarazteko.

Non, zer eta non jakiteko, ekimenaren webgunera jo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button