MUSIKA

Mila Modu taldearen “Absurdoaren paradisua” lan berria

Mila Modu Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika-proiektua da, eta duela egun batzuk  Absurdoaren paradisua izeneko lan berria aurkeztu zuen. Absurdoaren paradisua diskoa zoratzen ari den mundu bati buruz doa, surrealista, ulertezina, absurdoa baina zoragarria.

Xabier Yaniz  Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen 90eko hamarkadan. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konponeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute, eta horrela sortu da Mila Modu taldea.2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, beraien lehen diskoa kaleratzen dute Elkar zigilupean.

Diskoetxearen arabera, “disko honetan, melodia landuak, ahots sakonak, atmosfera elektrikoak eta indarra dira nagusi. Kanten hitzetan, berriz, Oñatiko hainbat idazlek eta bertsolarik hartu dute parte. Mila Modu proiektu berriak zirrikitu bat izan nahi du, kezka musikal eta intelektualak azaleratzeko zirrikitua; mila ikuspuntu elkartzeko eta batez ere, mila modu hausnarketari bide emateko; izan ere, emozioaren bidez gogoeta egitea da proiektu honen helburuetako bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button