ESZENA

“Mikrostable” mikroantzerki jaialdirako deialdia

La Nave Producciones Teatrales SLk eta Iruñeko Udalak Mikrostable mikroantzerki jaialdiaren 4. ediziorako deia egiten dute. La Nave Producciones Teatrales SLk, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, proposamen eszeniko garaikideen programa bat egin eta koordinatuko du, Iruñeko Kondestable Civivoxean taularatzeko, urriaren 29, 30 eta 31n. Hortaz, proposamenak bidaltzeko epea abuztuaren 15era arte izango da zabalik.

Parte hartuko duten antzezlanek gehienez 20 minutuko iraupena izango dute. Ikuskizunek formatu laburrean sortuak izan beharko dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta adin guztietako jendeari zuzendutako lanak izango dira. Nafarroako egileak eta konpainiak lehenetsiko dira, betiere gainerako konpainiek eskaintzen duten kalitatea badute.
Obrek edozein estilo edo formatu izan ahalko dute, baldin eta arte eszenikoak terminoen barruan sartzen badira (antzerkia, dantza, clown, txotxongiloak, kabareta, magia…). Proiektuak sormena, berezitasuna eta irisgarritasuna kontuan hartuta baloratuko dira.

Antolakuntzak konpromisoa hartzen du espazioaren oinarrizko egokitzapena egiteko eta muntaketan laguntza teknikoa emateko, baina parte-hartzaileak arduratuko dira eszenografiaz, attrezzoaz eta behar tekniko bereziez.

Hautatutako artistekin abuztuaren 22tik 29ra bitarte jarriko dira harremanetan.

Deialdiaren jakingarri guztiak: Mikrostable.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button