LITERATURA

Euskal literaturarekin loturiko programa zabala, Literaldian

Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturik martxan da Literaldia, euskal literaturari loturiko programa zabal batekin. Betiko legez, hitzaldiak, kontzertuak, elkarrizketak, ikuskizunak eta topaketa literarioek osatuko dute egunotako programazioa, Sant Jordi egunaren inguruan. Jaialdia hasita dago baina maiatzaren 5era arte luzatuko da.
Literaldia  joan den ostegunean hasi zela Anariren De canciones y musgo ikuskizunaren bi emanaldirekin. Anari euskal kantari eta konpositoreak eskaini zuen hitzaldi-errezitaldia, eguerdian UABko Cinema Aretoan eta arratsaldean Agustí Centelles Liburutegian.

Gaur berton, apirilak 24, Mari Luz Esteban eta Mireia Sallarès solasean arituko dira Begirada feministak lanari buruz. Eta arratsaldean Euskal Irakurketa Klubaren saio berezia egingo da Andrezaharraren manifestua lanaren inguruan Mari Luz Esteban egilea partaide delarik.

Apirilaren 26an, literatura eta gatazka armatuei buruzko jardunaldia izango da. Eta maiatzaren 5ean, Luisa Etxebarria poeta euskal-katalanaren poesia errezitaldia antolatu da, 20:00etan Euskal Etxean.

Ekitaldi guztien gaineko informazioa Bartzelonako Euskal Etxeak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button