MUSIKA

Munlet eta Casual Hex taldeek Bermeon joko dute

Munlet (Mendaro) eta Casual Hex (AEB) taldeek Bermeoko Beleza Malandra lokalean joko dute igandean, 13:00etatik aurrera. Gipuzkoarrek, gainera, oraintsu argitaratu duten Chupacabras izenburuko lan berria aurkeztuko dute.

Munleten diskoak pop elektronikoan eta after-punkean bustitako 14 doinu biltzen ditu, gaztelaniaz abestuak. Kantuok Mendaroko El Cubo estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu ditu  I. I. Saint-Gerons-ek. Diskoaren diseinuaz, berriz, Miguel B. Núñez arduratu da.

Casual Hex, bestalde, AEBetako Seattle hiriko hirukote gaztea da, eta post-punk estiloa jorratzen du, iluna eta  angeluarra, ertzez beterikoa, baina era berean dantzagarria. Estatubatuarrek Fleshed Out izenburuko lana aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button