LITERATURA

Barakaldon, “Euskarazko Mikrokontakizunen Lehiaketa” abiatu dute

Barakaldon Mikrokontakizunen V. Lehiaketa abiatu dute. Idatziak gehienez 20 hitz izango ditu eta, tartean, etxeko leihotik begira esaldia gertu beharko da. Ekimena maiatzaren 8ra arte zabalik egongo da. 500 euro banatuko ditu lehiaketak lehenengo sariaren eta bi accesiten artean. Parte-hartzaileek 660698858 zenbakira bidali beharko dute kontakizuna.

Hamasei urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan. Kontakizunek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute eta ez dira aurretik saritutakoak onartuko. Parte-hartzaile bakoitzak bi kontakizun aurkez ditzake gehienez.

Epaimahai aditu batek aukeratuko ditu kontakizun irabazleak, jasotako 20 onenak hautatuz, eta horien artetik aterako dira hiru irabazleak. Saritutako kontakizunak Udaleko Euskara Sailak dituen gizarte-sareetan (Facebook, Twitter eta Instagram)  argitaratuko dira.

Xehetasun guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button