IKUS-ENTZUN

Mikrofilm jaialdia asteburuan izango da Plentzian

Bizkaiko kostaldeko Plentzia udalerriak Mikrofilm Short Festival noir estiloko film laburren jaialdia hartuko du, uztailaren 4an eta 5ean. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta 22 film laburrek parte hartuko dute jaialdian. Guztira, 25 herrialdetako 528 lan jaso dituzte.

Jaialdia Elizaren Plazan egingo da, eta proiekzioak ez ezik, kontzertuak, antzezlanak, bideomapping-a eta hitzaldiak ere izango dira, besteak beste.

Bada, ostiralean, uztailak 4, 22:30ean, film laburren emanaldia izango da, baina baita Joseba Irazokiren eta Ilbet taldearen kontzertuak ere.

Larunbatean, uztailak 5, bi hitzaldi izango dira: Toni Garzon (19:15ean) eta Tucker Davila (20:15ean); film laburren emanaldia 23:15ean izango da, eta sari-banaketa, halaber, 00:35ean. Amaitzeko, kontzertua izango da, Yellow Big Machine taldearen eskutik.

Egitarau osoa: mikrofilmfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button