IKUS-ENTZUN

“Phenoomena Experience”, FANT jaialdiaren eskutik

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Phenoomena Experience delakoaren saio bat egingo du bere 18. edizioan estreinakoz. Aurkezpenak, garai ezberdinetako iragarkiak, sorpresak eta bestelako elementuak biltzen dituen emanaldi bikoitz hau 70eko, 80eko eta 90eko terrorezko klasikoak berreskuratzeko festa da. Hala, Bilbon bi film klasiko ikusi ahalko dira: Stanley Kubricken The Shining (1980) eta Sam Raimiren Evil Dead II (1987).

FANT 18k, 432 film jaso ditu bere lehiaketa ofizialean. Lanok Sekzio Ofizialeko Laburmetraiarik Hoberenaren eta Gidoi Hoberenaren sariak eta Zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen sariak jasoko dituzte.

Bestalde, FANT Erreskatean atalak Javier Setóren La Llamada eta Eloy de la Iglesiaren La semana del asesino jasoko ditu maiatzaren 8an eta 9an. Espainiako genero fantastikoan oso ezagunak ez kultuzko bi film labur dira.

Nontzefilmak

Aurreko edizioetan bezala, Zinemaldi Fantastikoaren barruan, nontzeberri.com kultur atariak antolatuta, on-line burutzen den zine eta animazio laburmetraien Nontzefilmak lehiaketara aurkeztutako zenbait lan erakutsiko dira. Aurten, mota guztietako teknikak erabiliz egindako 90 animazio eta fikzio lan aurkeztu dira. Lan horien artean, zenbait euskal artistek aurkeztu dituzten proposamenen kalitatea azpimarratu behar da.

Proiekturik hoberenak maiatzaren 5ean aurkeztuko dira, FANT 18ren barruan, eta Nontzefilmak ekitaldi horretan jakinaraziko dira sariak: hiru sari zine modalitatean eta beste horrenbeste animazioan, euskaraz egindako laburmetraiarik hoberena sarituko duenaz gain.

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren webgunean informazio gehiago lor daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button