ESZENA

“Libertino” dantza ikuskizuna aurkeztuko dute Leioan

Larunbatean, Nazioarteko Dantzaren Egunaren harira, Marco Vargas eta Chloé Brûlé dantzariek osatutako konpainiak Libertino ikuskizuna aurkeztuko du Kultur Leioan, 21:00etatik aurrera.

Kultur Leioaren arabera, “2005etik, Marco Vargas & Chloé Brûlék etengabeko sintonia sortzailean dagoen taldea osatzen dute, berezko hizkuntza duena, flamenkotik dantzara bitartekoa”.

Obra askatasunaren kontzeptuaren inguruan ardazten da, dantza, kanta eta poesia uztartuz. “Une magikoak sortzen dira eta arnasa hartzeko, airea eta indarra hartzeko, eremuak irekitzen ditu, berriro amildegira jauzi egin baino lehen, gure askatasun propio eta erostezinaren bila”.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button