LITERATURA

Rosa Luxemburgen “Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti”, Katakrakeken eskutik

Iruñeko gune eta argitaletxe Katakrakek Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti izenburuko lana plazaratu du. Amaia Lasak itzulia, hitzaurrea ere berak egin du; hitzosteaz berriz, Ignazio Aiestaran arduratu da.

Argitaletxearen arabera, “1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen”.

Espetxe garaian, hiru urte eta lau hilabete, Luxemburgek idatzi politiko asko burutu zituen. Liburu honetan, haatik, “naturarenganako maitasuna” nagusitzen da. Hala, orriotan hainbat esparrutako edertasunaz ari da: musika, literatura, natura, eta abar. “(…) Bere lagun Sophiri idatzitako gutunotan nabarmentzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari”.

Rosa Luxemburg (Zamość 1871 ​- Berlin 1919) teorialari marxista, filosofoa, ekonomialaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozialista izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button