MUSIKA

Mikel Azpiroz musikariak kontzertua eskainiko du Donostian

Urriaren 22an, Donostiako Imanol Larzabal aretoan, eta 19:30ean hasita, Mikel Azpiroz musikariak kontzertua eskainiko du, Islak diskoaren doinuekin. Berarekin Karlos Arancegi baterian eta Fernando Neira kontrabaxuan arituko dira, eta abesti berriez gain, Zuri eta Gaua diskoetako abestien bilduma batekin osatuko du kontzertua.

“Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako lurrin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta”.
Entzungo diren melodiak lasaiak dira, gauekoak, intimistak.

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) sei urterekin hasi zen pianoan eta musika klasikoko ikasketak kontserbatorioan jazz eta bluesera bideratu zituen laster. Nahiz eta ingeniaritza industrialean lizentziatu, beti izan zuen musikarako grina, eta musikari, konpositore eta ekoizle bezala bere proiektuetan (Elkano Browning Cream) zein kolaborazioetan (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin’ Brothers, Jabier Muguruza edo Elena Setién) garatzen du bere ibilbidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button