ARTEA

Miguel de Unamunoren marrazkiak ikusgai

Idazle eta pentsalari bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrenaren harira, berak egindako 50 marrazki paratu dituzte Foru Aldundiko Liburutegiko Areto Nagusian. Salamancako Unibertsitateak ekoitzitako erakusketa zabalik egongo da irailaren 14a bitarte.

Erakusketa uztailaren 2an inauguratuko dute. Ana Chaguaceda Toledano, Miguel Angel Jaramillo eta Alberto Martín Expósito dira erakusketaren komisarioak.

Miguel de Unamunoren artxiboan 200dik gora marrazki gordetzen dira. Izan ere, bilbotarrak harreman estua izan zuen diziplina horrekin. Lagunei ere makina bat marrazki oparitu zien.

Familia, bere burua eta gertuko bestelako gaiak marraztu zituen: seme-alaben irudiak, autorretratuak, eta abar. Horietaz gaiz, animaliak eta irudi erlijiosoak sarritan agertzen dira, hala nola, Jesukristoren aurpegia eta gurutzeak.

Bitxikeria zientifikoak eta gimnasiako taula bat ere jasotzen dira bilduma honetan.

Erakusketarekin loturiko zehaztasun gehiago bilbao.net webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button