LITERATURA

Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” katalanez

Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburu ederraren katalanezko bertsioa Jo no soc d´aquí,Bartzelonan aurkeztuko dute igandean, irailaren 14ean, Paça de la Catedral-en, Jon Elordi, Euskal Etxeko kideak, Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren itzultzaileak eta Jose Angel Irigaray Pamiela Etxeko kideak. Ekimena Semana del Libre en Català-ren egitarauaren barruan gauzatuko da.

Wikipediak hauxe dio lanari buruz: “Ni ez naiz hemengoa Sarrionandia idazle ezagunak idatzitako saiakera liburua da, 1985ean Pamielak argitaratua. Egunkari intimo baten modura antolatua dago liburua, ziegan bakartuta idatzitako narrazio labur eta gai askotako hausnarketekin”.

Beste inoiz horrelakoak ere esan dira lanari buruz, “definitzen hasita, Ni ez naiz hemengoa galderen amaraun ederregi bat da. Labirintu bat”.

Laberintoak dira paperok, laberintoa ez baita Minotauroak korritzen duena soilik, laberintoak dira halaber Ariadnaren hari bera, eta lur eremuak, eta gela estuak eta paper zuriak ere bai. Gure herrialdea ere, goroldioaren herrialdea, laberintoan dago, izaten irauteko burrukaren laberintoan.

Itzulpena Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin burutu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button