ARTEA

BAFFEST jaialdiak emakume argazkilari finalistak ezagutzera eman ditu

Barakaldoko BAFFEST jaialdiak Emakume Argazkilarien 9. Lehiaketako 8 finalistak nortzuk diren jakitera eman du. Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatutako, eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatutako epaimahaiak 8 lan aukeratu ditu finalerdia lortu zuten 20 lanen artean, eta lan horiek urriaren 5ean, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean BAFFEST Argazki Egunean defendatu beharko dute egileek. Honako hauek dira artista horiek: Lili Ana Ramos, Paula Elena Ramos, Julie Delabarre, Patricia Bofill, Virginia Villacisla, Fernanda del Barrio, Paula Artés eta Usue Belandia

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, eta erakusketa indibidual eta komisariatu bat ere  egingo du 2025eko edizioan.

BAFFESTen helburua da “argazkigintza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiengana hurreratzea, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatzen dituzten eguneroko gune erkideetan jarritako argazkiak baliatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button