MUSIKA

Orreaga 778 taldearen bi disko binilozko LP formatuan eskuragarri

Mendeku Diskak Euskal Herriko Punk eta Oi! diskoetxeak Orreaga 778 taldearen bi disko berrargitaratu ditu binilozko LP formatuan, Bide Bakarra eta Utrimque Roditur.

Bide Bakarra taldearen estreinako lana da. 2006an argitaratu zen, CDan, eta orain binilozko LPan dago eskuragarri. Daniel Husayn teknikariak bermasterizatu du, North London Bomb Factory estudioetan. Mendeku Diskak zigiluaren arabera, “talde gazte baten freskotasuna biltzen du diskoak, eta hitzen bidez Euskal Herriko une historiko eta politiko jakin bat marrazten du”.

Utrimque Roditur, bestalde, Grebol taldearekin erdibana, 2017an argitaratutako diskoaren ondotik etorri da. Taldekide berriekin prestatutako lana da; bigarren gitarra-jotzaile batekin, hain zuzen. “Sei kantu hauek Orreaga 778k bizi duen etapa berriaren isla da. Taldeak kantuen konposizioan azpimarratu ditu, bai eta ñabardura eta soinuan ere”.

2004 urte amaieran Añorga eta Hernani artean sorturiko Oi! taldea da Orreaga 778. Ibilbide horretan hainbat grabazio kaleratu ditu taldeak: Maketa (2005); Bide Bakarra (2006); Bardulia Sound Compilation bilduma, bi kantu (2008); Aurrera (2009); Aske izan arte (2015), Orreaga 778 / Grebol (2017) eta Utrimque Roditur.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button