BESTELAKOAK

“Goazen Gudari Danok” erakusketa, Durangon

Atzo, martxoak 30 astelehena, Landako eraikineko 3 pabilioian, Goazen Gudari Danok erakusketaren inaugurazio ekitaldia izan zen. Erakusketak Durangok 1937ko martxoaren 31n eta hurrengo egunetan jasan zituen bonbardaketa faxisten 78. Urteurrena gogorarazi nahi du. Erakusketa apirilaren 22ra arte ikusi ahalko da.

Erakusketa beste programa baten barruan dago, zehazki Zirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean, gertatu zen guduaren oroitzapenezko ekitaldien egitarauan.

Gai horren inguruan hainbat sorkuntza ere egon da: Patxi Juaristi soziologoak, Aitor Estebanek, Francisco Etxeberria auzitegi-medikuak eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariek idatzitako liburu bat, Baleukok ekoitzitako dokumental bat, eta abar.

Joan den irailean Elgoibarren abiatu zenetik, erakusketak gudari haien jatorriko herri batzuk ere ibili ditu; zehazki, Erandio, Leioa, Mungia, Santurtzi, Bilbo eta orain Durangora heldu da.

Erakusketan panelak daude azalpen-testuekin, argazkiak, jantziak, borrokan erabilitako trepetak (kaskoak, armak, eskuko bonbak, kantinplorak, mahai-tresnak, platerak, zenbait jantzi) eta abar. Hauek Aranzadik 2012an Zirardamendin hustutako hobi komunean aurkitutako gauzaki pertsonalak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button