MUSIKA

Benito Lertxundik bi kontzertu eskainiko ditu Kursaal Eszenan

Abenduaren 1ean eta 3an, Benito Lertxundi kantariak kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaal Eszenan.

Ospakizun gauean diskoaren aurkezpen birarekin bat egingo dute kontzertuok. “Benito Lertxundik lagun dituen musikariekin zuzenean grabatutako hamar abestik osatzen dute diskoa; des-ikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak. Jon Maia bertsolariak Ternutik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du oriotarrak. Horiekin batera, bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko ditu”, adierazi dute Kursaaletik.

Lertxundi Juantxo Zeberio (pianoa eta sintetizadorea), David Gorospe (bateria), Amaiur Cajaraville (baxua eta kontrabaxua), Gurutz Bikuña (gitarra), Angel Unzu (gitarra, bouzukia eta perkusioa), Xabier Zeberio (biolina eta nyckelharpa), Pello Ramirez (biolontxeloa eta akordeoia), Intza Unanue (koruak), eta Olatz Zugasti (koruak, harpa eta teklatuak) musiakreikin arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button