MUSIKA

Zinema giroko kontzertua igandean Bilbon

Euskalduna Jauregian eskaintzen ari den neguko kontzertu-denboraldiaren barruan, Bilboko Udal Musika Bandak maiteminduen eguna ospatuko du domekan, otsailak 14, Julen Ramos piano-jotzaile bilbotarra protagonista duen programa baten bitartez. Ohiturari jarraituz, emanaldia 12:00etan hasiko da, eta sarrerak 2 euroko prezioan salduko dira.

Egun berezi honetarako, Rafael Sanz-Espert maisuak, zinema giroko errepertorioa aukeratu du, George Gershwin eta Leonard Bernstein musikagileek doinuak tartekatuz. Horien artekoak dituzue An American in Paris -Vincent Minneli zinegileak izenburu bereko filmerako erabili zuen Gershwinen partitura-, Bernsteinek West Side Story filmerako egindako soinu-banda edota Woody Allenen Manhattan eta beste hainbat filmetan erabili den Gershwinen Rhapsody in Blue.

Azken hau Julen Ramos (Bilbao, 1977) musikari gazteak eskainiko du. Piano-jotzaile hau Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ohiko kolaboratzailea da, eta hainbat ganbera-kontzertutako protagonista izan da Espainian eta Holandan.

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button