
Mendiko zinemagintzarik onena zabaltzen duen Mendi Tour zikloaren filmak ikusgai izango dira egunotan, apirilaren 22an eta 23an, Murgian eta Laguardian. Bi herrietako programazioan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian nabarmendutako hiru pelikula proiektatuko dira. Herri bietan, mendia eta abentura jorratzen duten filmak pantailaratuko dira, gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.
Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak antolatu dute Arabako Mendi Tourra aurten ere Fundación Vital Fundazioaren laguntza ofizialerekin. Martxoan Gasteizko Mendi Tourraren 10. edizioa egin zen, eta Murgia eta Laguardia batu dira aurtengo eskaintzara. Zineuskadiz batera, Murgian Zuiako Udala, eta Laguardian, Laguardia-Biasteriko Udala dira laguntzaileak.
Murgia eta Laguardiako programazioan haitz eta izotzezko eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, muturreko piraguismoa… eta generoko zuzendari handiek jorratutako lanak, Ben Tibbetts, Sender Films ekoiztetxea, eta Mikel Sarasolarena ere ikusgai izango dira.
Pantaila handiak ikusiko diren lanak honakoak dituzue: Jötunn (Mendi Film 2021 Sail Ofiziala) Islandia, suaren eta izotzaren lurraldea, munduan ur-jauzi gehien dituen lekuetako bat da; muturreko kayaka egiteko erreferentziazko lekuetako bat beraz. Puntako hiru kayakerrentzat gutizia bat: Mikel Sarasola, Aniol Serrasolses eta Aleix Salvat; The Traverse (Epaimahaiaren Saria Mendi Film 2021) Valentine Fabre eta Hillary Gerardi, goi-mailako bi atleta, Chamonix eta Zermatt lotzen dituen Haute Route ibilbidea geldialdirik gabe eskiatzen duten lehen emakumeak izateko erronkan murgilduko dira; eta Black Ice (Eskalada Film Onena Mendi Film 2021) Larruazal beltzekoentzat ezohikoa den jokogune bat: elurra eta izotz hormak. Eta berezko dituzten ezaugarriak: anaitasuna eta rollo ona. Menphistar batzuk protagonista, alpinista izatea zer den ikasi nahi dutenak haien irakaslearengan uste on osoa jarriz: Conrad Anker.



