IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” ekimenaren irudirik ederrenak, Izaban

BBK Mendi Film jaialdiko pelikularik onenekin eta txalotuenekin gozatzeko aukera izango da  abuztuaren 14an, mendiz inguraturik dagoen Izaba herrian, aurten 6500 ikusle erakarri, eta 23 herri eta hiri desberdinetan emanaldiak eskaini dituen Mendi Tour ekimenari esker.

Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura bilduko dira emanaldi horretan, Mendi Film jaialdiaren zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak ikusteko parada eskainiz.

Egun horretan, Mendian Hil, Hirian Hil  (Euskarazko Film Onena), eta Free As Can Be (Eskaladako Film Onena) eskainiko dira, bai eta iazko Mendi Filmeko Sail Ofizialean parte hartu zuten Aterpean Ateri, Charge 2 eta The WURL film laburrak ere.

Filmak aire zabalean pantailaratuko dira herriko anfiteatroan, eta jatorrizko bertsioetan eskainiko dira filma guztiak, azpidatziekin lagunduta.

Datu guztiak: Mendi Film.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button