ARTEA

Gazte Klik Klak, gazteentzako argazki eta bideo lehiaketaren saridunak

Gazte Klik Klak lehiaketaren 14. edizioak “hiria zoriaren, intuizioaren eta inspirazioaren bilaketa eta garapenerako leku gisa islatzea” proposatu zuen, eta parte hartzaileek ikuspegi askotatik heldu diote ideia horri.

Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketaren 14. edizioko irabazleak eta saritutako lanak honako hauek izan dira: Oscar Golpe Manuel (Itxurak), Rafael Hernandez Jimenez (El jersey), Ainhoa Garcia de Cortazar (Forma, similitud y azar) eta Lucia Jayo Altamarino (Wacky Races) dira. Lehen bi sortzaileek bideoaren aldeko apustua egin dute, eta Ainhoa Garcia de Cortazarrek eta Lucia Jayok argazkiak bidali dituzte.

Proposamen irabazleak beste lan batzuekin batera ikusgai izango dira erakusketa batean, ondorengo hauek: Beñat Gorostidi Basurto, Maria Fariñas Perez (2020ko edizioko irabazlea), Oscar Golpe Manuel (aipamen bikoitza, oraingoan bere argazki proposamenagatik), Haydée Iza Rocha, Garazi Aguirresarobe Barandiaran, Xabi Martinez Ortiz de Pinedo, Markel Fernandez Etxeberria eta Jorge Pinedo Lopez de Maturana.

“Antolatzaileak pozik agertu dira jasotako lan kopuruarekin eta kalitatearekin. Azpimarratzekoa da 20 urtetik beherako gazteen parte-hartzea (% 50ekoa izan da); horrek agerian uzten du gazte askok adierazteko eta euren kezka artistikoak erakusteko duten beharra, gazte-gaztetik.”

Hemen ikusi ahal dituzue lan horietariko batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button