IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour 2022” ekimena, gaur eta bihar Donostian

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin osatu da aurtengo Mendi Tour zine zirkuitua. Hamabigarren denboraldiaren lehen hitzorduak antolatu dituzte.

Abenduan egin zen BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian saritutako eta gehien nabarmendutako pelikulekin osatutako programazioak, abentura eta akzio dosi handiak zabalduko ditu, han eta hemen.
Aste honetan, 24 eta 25ean Donostian, eta 28an, Zangozan izango dira emanaldiak. Otsailean Leioa, Eskoriatza, eta Iruña bisitatuko ditu ekimenak.

Pantailaratuko diren filmen artean, Mendiak-1976 pelikula arrakastatsua ikusteko parada egongo da, izan ere, film horrek bi sari jaso zituen: Mendiko Film Onena eta Ikusleen Saria. 1976an Hindu Kusheko Shakhaur zazpimilakoan espedizio nafar bat eta poloniar bat betirako anaitu zituen istorio zirraragarria dakar gogora Luis Arrieta iruindarrak zuzendutako pelikulak.

Hortaz, gogoratu gaur berton (eta bihar) Club Vasco de Camping Elkartea eta Donostia Kulturaren eskutik, bertako Antzoki Zaharrean izango dela emanaldia. Bi egunetako eskaintza da, lehenean aipaturiko filma antolatu da eta bigarrenean bost film laburrekin kartelera bizia eskainiko da.

Urtarrilaren 28an eta otsailaren 4ean, Zangozaraino doa ekimena, Karmengo Entzutegian (20:00etan). Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button