IKUS-ENTZUN

Mendi Film Bekaren 6. edizioa

Mendi Film jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Mendi Film Bekaren 6. edizioa abiatu dute, mendiko kulturaren inguruko (kirola, kultura, gizartea, jasangarritasuna, ekologia eta klima-aldaketa) ikus-entzunezko sorkuntza bultzatzeko. Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera igaroko diren bost proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren eta azken fasea BBK Mendi Film Bilbao- Bizkaia jaialdiaren 18. edizioan burutuko da, aurrez aurre, eta ikus-entzunezkoen komunitateko nahiz mendi munduko kideez osatutako epaimahai batek erabakiko du Mendi Film Bekaren 6. saria jasoko duen proiektua zein den.

Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute, eta ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko.

Hautatutako proiektutik sortutako lana BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioan estreinatuko da, 2026ko abenduan.

Betebeharreko guztiak: Mendi Film

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button