IKUS-ENTZUN

Mendi Film Bekaren 5. ediziorako deialdia

Mendi Film jaialdiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Mendi Film Bekaren 5. ediziorako deialdia egin dute. Beka hori mendiaren inguruko kulturaren ikus-entzunezkoak sustatzeko ondu dute. Kultura hori ikuspegi askotatik ulertu ahal da sormen lan bat ekoizteko orduan: kirola, abentura, kultura, gizartea edo jasangarritasuna, ekologia eta klima-aldaketa,… Bekak 10.000 euroko diru-laguntza banatuko du proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Proiektuak aurkezteko orduan, errealizadoreen gaztetasuna, Bizkaian filmatutako proiektuak, eta horien izaera lokal-globala, baloratuko dira. Egile amateurrek nahiz esperientziadun profesionalek aurkeztu ahal izango dute hautagaitza, hori da aurtengo deialdiaren berrikuntza nagusia, eta adin mugarik ere ez da ezarriko 18 urtetik gora.

Bultzatzaileen esanetan, hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, hurrengo fasera igaroko diren bost proiektu finalistak hautatuko dira. Bigarren eta azken fasea BBK Mendi Film Bilbao- Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan burutuko da, aurrez aurre, eta ikus-entzunezkoen komunitateko nahiz mendi munduko kideez osatutako epaimahai batek erabakiko du Mendi Film Bekaren 5. saria jasoko duen proiektua zein den. Eta 2025eko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldian estreinatuko da proiektua.

Proiektuak inskribatzeko epea irailaren 30ean itxiko da.

Oinarriak eta izen-emateko formularioa jaialdiaren webgunean daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button