
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak emakumeek egindako hainbat filmen bidez mundu garaikideari buruzko begirada bat eskaini nahi duen ziklo bat antolatu du. Ekimena ekainera arte luzatuko da eta emanaldiak (6 zinema-saio guztira) hileko azken asteazkenetan pantailaratuko dira, 19:00etan.
Emakumea, Zinema eta Hiria ziklo berriaren filmetan, genero-ikuspegitik tratatzen dira hainbat gai sozial, eta hiriari berari ere beste berniz bat ematen zaio. Hala, laneko eta eguneroko bizitza, nerabezaroa eta heldutasuna, sexu-identitatea eta aniztasuna, bakardadea edo gaixotasuna gaiak agertuko dira lan horietan.
Egile talde esanguratsua osatu da oraingo honetan: Isabel Coixet, Iciar Bollain, Agnés Varda, Claire Simon, Andréa Bescond eta Sally Potter. Beren lanetan, “hiria ez da soilik zinemarako espazio eszenografiko gisa erabiltzen den arkitektura multzoa, aldi berean, hiritarra eta herritara den eraikuntza baizik.”
Lehen lana, Isabel Coixetek zuzenduriko La Libreria izenekoa izen zen. Apirileko saioan (hilak 26) Claire Simonen Primeras soledades filma izango da protagonista. Lanak ibilbide existentzial eta zinematografiko bikoitza egiten du Paris kanpoaldeko bigarren hezkuntzako eskola bateko nerabe talde baten bizitzan zehar. Espazio arkitektoniko eta bizia da, eta haren irudikapenak zuzenean hitz egiten du memoriarekin eta ikus-entzulearekin partekatutako esperientziarekin.
Andréa Bescondek eta Eric Métayerrek 2018an egindako Las cosquillas filmak emango dio amaiera zikloari. Filmak “zuzendariaren beraren ibilbide biografikoko gertaerak jorratzen ditu, jazarpenagatik haur-trauma baten harira, zinemaren eta dantzaren arteko begiraden bitartez adierazita”.
Programazio guztia zertan den jakiteko, hemen dituzue zikloaren nondik norakoak.