BESTELAKOAK

Euskarak beharko lukeen tokiaz

Durangon egingo da Euskara aniztasunean jardunaldia, datorren urtarrilaren 25ean. Topaguneak bidali duen oharean azpimarratzen den bezala: "Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari hitz egiten dira.
Baina, guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara al da? Zein bide egin da norabide horretan? Eta zein bide berri jorratu beharko lirateke? Galdera horiei erantzun nahi die, "Euskara aniztasunean" jardunaldiak" .

Maila akademiko handiko hizlariak, ikerketa berriak, martxan dauden esperientziak, norbanakoen bizipenak eta aurrera begirako estrategiak bilduko dira egun horretan.
Julen Zabalo, Iker Iraola, Carme Junyent, Joxean Amundarain, Mikel Ozaita eta Arantxa Arrillaga izango dira parte hartuko duten adituetako batzuk.

Izen emateko, web orri honetan inprimakia bete behar da urtarrilaren 20a baino lehen.

Topaguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button