
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean memoria historikoa berreskuratzeko dokumentalen zikloa proiektatuko dute bihar eta etzi eta martxoaren 22an. Hala, bi egun horietan Iñaki Pinedo zinegileak zuzenduriko dokumental trilogia izango da ikusgai: Los otros Guernicas, La escuela fusilada eta El hombre que murió dos veces.
19:00etan izango diren emanaldien ostean, solasaldiak egingo dira, Pinedorekin eta bestelako hizlariekin, hala nola, Santiago Macías, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteko presidenteordearekin.
Hala, bihar Los Otros Guernicas lana ikusi ahalko da: Luis Quintanilla Santanderreko margolariaren bizitza eta lana jorratzen du. Gero Pinedoz gainera, filmaren dokumentazio arduraduna izan den Esther Lopez Sobrado historialari eta idazleak ere parte hartuko du.
Bigarren emanaldia etzi izango da. Egun horretan, Iñaki Pinedoren eta Daniel Alvarezen La escuela fusilada filma proiektatuko dute, errepublika garaiko hezkuntza ereduaren deuseztapenean oinarritzen da. Solasaldian, zinegileak ez ezik, dokumentaleko protagonista den Hilda Farfanek ere parte hartuko du.
Zikloa martxoaren 22an amaituko da, Iñaki Pinedoren eta Daniel Alvarezen El hombre que murió dos veces filmarekin. Espainiako gerraosteko Francoren kontrako lehendabiziko gerrillaren sorkuntza eta bilakaera jorratzen du, Manuel Giron Bazan makia mitikoaren bizitza ardatz hartuta.