BESTELAKOAK

Literatura eta musika, Guardetxean

Asteburu oparoa ondu dute Donostiako Guardetxeko kideek. Hala, apirilaren 12an Grises taldearen kontzertua izango, eta 13an, halaber, beste bi hitzordu izango dira: batetik, Patxi Irurzun idazle nafarrak La tristeza de las tiendas de pelucas liburua aurkeztuko du, bestetik, Vendetta bandak disko berria aurkeztuko du.

Grises taldeak ere, grabazio berria aurkeztuko du ostiralean, apirilak12: No Se Alarme Señora, Soy Soviético. Gipuzkoarrek pop melodiak eta erritmo elektronikoak uztartzen dituzte. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

Larubateko egitarauari dagokionez, Patxi Irurzunek La tristeza de las tiendas de pelucas ipuin liburu berria aurkeztuko du 12:00etan. Iruindarrak umore azidoa eta urratzailea erabiltzen du bere ipuinetan. Hala, bilduma berri honetan, langabezian eta bertigoa duen Spiderman-i gertatzen zaizkionak irakur daitezke. Horretaz gainera, graffiti zalea den Fray Spray abadea ere agertzen da, bai eta bi erre magoren arteko westerna ere.

Azkenik, gau partean, 22:00etan, Vendetta ska eta rock taldeak Atzo, gaur eta bihar izenburuko hirugarren lana aurkeztuko du. Musikari dagokionez, ohiko duten estilo tropikalak jorratu dituzte; hau da, Jamaikako errodun musika, dantzarako aproposak diren ska eta rocksteady erritmo beroak.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://guardetxeabandabat.org/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button