ARTEA

Leire Urbeltz ilustratzaileak erakusketa paratu du Iruñean

Leire Urbeltzek I am temporary here/Aldi baterako nago hemen/Yo soy una temporera aquí izenburuko erakusketa jarri du ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Eraksuketak ilustrazioaren mugak zabaltzea du xede, eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Horretarako ilustrazio ebakigarriekin ondutako instalazioa egin du: Negutegi baten tunel itxura dauka, eta barruan, hainbat forma eta eskalako lanak daude. Horrekin batera, bere lan-prozesuaren zati diren elementuak ere paratu ditu ikusgai: Objektuak, argazkiak eta idatzitako oharrak. Hirugarrenik, erakusketa amaitu baino lehen aurkeztuko duen argitalpen baten irudiak ere erakutsiko ditu; liburu hori  Javier Garcia Clavel idazlearekin taxutu du lankidetzan. Artistaren esanetan, egitasmo nahiko konplexua izan da, hizkuntzaren hainbat maila uztartzen baititu.

Urbeltzek iaz ikusitako irudi batean oinarritzen da proiektua: Urak hartutako ortuak, eta sasoikako langileak geldirik. Emakumezko langileei erreparatu zien batez ere artista nafarrak, eta elkarrizketatu ere egin zituen, aurretik zeukan langileon irudia erabat irauliz.

Hori dela eta, erakusketan gai soziala eta artistaren esperientzia batzen dira, mitologiaren bidetik. Uztarketa hori baliatuta, ilustrazioaren formatuarekin esperimentatu du, prozesu produktibo zurrunari oso lotuta baitago: Merkatua, salmentarako produktu… “Prozesu hauetan tradizioarekin, hitzarekin eta marrazkiarekin lan egitea bilatzen dut, baina bestelako aurkezpen-moduak ikertuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button