ARTEA

Donostiako Kur Galerian Jose Luis Zumetaren erakusketa

 

Datorren urteko urtarrila bitartean, Donostiako Kur galerian, gaur egungo artistarik erakargarrienetako bat ikusteko abagunea izango da: Jose Luis Zumeta.

Jose Luis Zumeta hamalau urterekin hasi zen lanean Donostiako Gráficas Valverden marrazkilari grafiko bezala. Pinturarekiko duen zaletasunak Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta Gipuzkoako Artisten Elkartean  matrikulatzera bultzatu zuen. Hemeretzi urterekin Madrilen egiten zen Pintura Joven lehiaketan Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen.
1959an abangoardia artistikoa ezagutzeko Parisera joan zen. Esperientzi hau erabakigarria izango da bere ibilbidean. 1960an Euskal Herrira bueltatu zen, eta Remigio Mendiburu eskultorearekin lanean hasi zen.

1962 eta 1963 artean Estokolmo eta Londonen bizi zen. 1965an Euskal Eskolako Gaur  izeneko taldearen sorreran parte hartzen zuen, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin. Talde hau, nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoz sortu zen frankismo garaian.

Harrezkeroztik ehunka erakusketa antolatu ditu eta galeria eta museorik inportanteenetan ikus daitezke bere obrak (Praga, Eskozia, Alemania, New York,…). Horrexegatik esan daiteke Jose Luis Zumeta gerra ondorengo artista esanguratsuenetarikoa dela.

Beste aldetik ere, ezinegonak jota, beste proiektu askotan hartu du parte. Hala, duela bi urte,  Angel Sandimasek, Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzarekin, zuzendutako animazioko film laburra Donostiako Giza Eskubideen X.Zinemaldian estreinatu zuen. Animaziozko dokumental honetan Gernikako bonbardaketa eta Jose Luis Zumetak eta Mikel Laboak sortutako lanak uztartzen dira gertaera hori gogoratzeko. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button