BERTSOTAN

“Matematika, umorea eta bertsoak” topaketa, Bilbon

Gaur, urtarrilaren 15ean, 19:00etan, Matematika, umorea eta bertsoak izeneko topaketa antolatu du Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak. Matematikari gazteen jarduera zabaltzeko dibulgazio-saio bat da, aste honetan Bilbon egingo den RSEMeko Ikertzaile Gazteen VII. Biltzarraren barruan.

EHUko Matematika Fakultateko irakasle diren Marta Marcho eta Raúl Ibáñezek aurkeztuko dute dibulgatzaileen eta bertsolarien bidez, jendeari matematikaren izaera hurbiltzeko eta zabaltzeko helburua izango duen Matematika, Umorea eta Bertsoak izeneko ekitaldia. Saioan aurkezpen laburrak eta 15 minutuko dinamikak eskainiko dira, eta ondoren, bertsoak tartekatuko dira, hitzaldiaren gaiari erreferentzia eginez.
Zientziari buruzko narrazioak gaztelaniazkoak izango dira, bertsoak euskaraz, baina Leire Vargas idazle eta itzultzaileak aldibereko itzulpena egingo du..

Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio bertsolariek eta Álvaro Lozano Rojo, Mª Ángeles García Ferrero eta Kiko “Dr. Hipotenusa” Belchí dibulgatzaileek hartuko dute parte.

Mª Ángeles García Ferrero zientzialari titularra da Madrilgo Matematika Zientzien Institutuan. Matematikan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Bartzelonako Unibertsitatean, BCAMen, Heidelbergeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Max-Planck Institutuan lan egin du.

Ekitaldira joaterik ez baduzue, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango da saioa Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button