ESZENA

Maskulinitate berriak eszenan

Bilboko La Fundicion aretoan nortasun ez-normatiboen inguruko hiru antzezlan aurkeztuko dira, beti ere, bizitzeko era ez-hegemoniko eta alternatiboak aldarrikatzeko asmoz.

Asteburu honetan (urtarrilak 21 eta 22) izango da lehen emanaldia Los Informalls konpainia katalanaren Entrañas con patatas lanarekin. Bertan bi gizon agertuko dira, Pere Joseph eta Luis Garcia, eta bion artean dagoen adiskidetasun-lotura sakona aztertzen eta esploratzen arituko dira, eszenan biluzik geratu arte. “Zenbait gauza esanahia galtzen duten unean ulertzen dira soilik, zuten zentzua galdu eta irakurketa eta interpretazio berrietara zabalik geratzen diren lipar horretan. Luis eta Perek beren nortasuna errautsetara daramate haietatik inolako baldintzatzailerik gabe birsortzeko. Nolakoa da fiskaltasunaren, absurduaren eta kontraesanaren arteko bizikidetza pieza bakarrean? Proposamen honek konbentzionala denaren muga zeharkatzen du ere berezko arauen baitan garatzen da, jolasa, mugimendua, ahotsa eta umorea itzulerarik gabeko puntu batetik onarpena besarkatzeko bide bilakatuz, egoera jakin batzuk sortzen direlarik, non inprobisazioak jarraitu beharreko bidea erakutsiko baitu berezko zaurgarritasuna biluzik utziz. Zenbateraino ausartzen zara aske izaten?”

Datorren astean, urtarrilaren 28 eta 29an, berriz ere bi gizonezko, Rauul Pulido eta Lucio A. Baglivo. Kasu honetan antzerkia eta dantza nahasten dituztenak, hainbat gai ikertzeko: maskulinitatearen esanahia, bi gizonen arteko samurtasuna nolakoa den…

Azkenik, otsailaren 11n eta 12an, La Chachi punk dantzari andaluziarrak flamenkoari lotutako topikoak dinamitatuko ditu Lola Dolores kantariarekin batera.

La Fundicionen webgunean dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.