LITERATURA

“Marta ispiluaren aurrean”, irakurketa dramatizatua

Teresa Calok Marta ispiluaren aurrean gazteentzako liburuaren irakurketa dramatizatua egingo du azaroaren 14an, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Idazleak, gainera, Aitziber Garmendia eta Naiara Arnedo aktoreen laguntza izango du.

Anorexia duen 17 urteko neska baten bizitzaren azken hilabeteak gogoratzen ditu liburuak: Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.

 “Martaren historia kontatzea erabaki nuenean, gero eta familia gehiagori eragiten dion eta oraindik gutxi aipatzen den tragedia bat kaleratu nahi izan nuen. Nire asmoa ez zen inor sendatzea – ahal izango banu!-, gaixotasunarekiko ezinikusia sortzen laguntzea baizik”, dio Teresa Calok. “Edozein anorexia motaren biktima izatetik hurbil dagoen gaztetxo bakar baten burutik ideia kentzea lortuko banu, nire lanik garrantzizkoena iritziko nioke istorio honi”, gaineratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button