LITERATURA

Mikel Zarate III. Sariaren deialdia

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate III. Sariaren deialdia egin dute, haurrentzako istorioak sortu nahi dituzten idazle guztientzat.

2010ean sortu zen Mikel Zarate Saria, eta lehen urte hartan Asier Mendozak irabazi zuen, Beste gu eleberriarekin. 2011n Julen Gabiriak eskuratu zuen saria, eta Nire aita ikusezina da izan zen eleberria hautatua, Patxi Gallegoren marrazkiekin orain aurkezten dena, Xaguxar bilduma berrian eta koloretan.

Aurten beraz, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana   bultzatzeko asmoz beste edizio bat antolatu da.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Lanek gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 izango dituzte.

Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1, 48196 Lezama

Lanak hartzeko azken eguna  apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, maiatzaren 31 izango da.

Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button