ARTEA

"Gazte klik" Gasteizen

Lanak argazki sortetan aurkeztuko dira. Sortek 3 argazki izango dituzte gutxienez eta 5, gehienez.
Lehiaketan parte hartuko duten argazkiak honela bidaliko dira: CD batean, JPG formatuan eta 300 dpi-ko bereizmena izango dute eta ezin izango da 6 megapixel baino gutxiagokoa izan.

Argazkilari bakoitzak sorta bat besterik ezin du aurkeztu; gutxienez, 3 argazki dituena, edo gehienez, bost.
Argazkiak CD batean aurkeztu behar dira, sinatu gabeko gutunazal batean sartuta. Azalean jarri behar dira lanaren izena eta Gazte Klik erreferentzia. Barruan sartu behar da beste gutunazal bat datu eta dokumentu hauekin: egilearen izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa eta NANaren fotokopia. Argazkiak biltzen dituzten CDak bidaltzeko: Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua. Santa Maria kalea, 11, 01001 Gasteiz.
Sorta bakoitzak izenburua izan behar du. Izenbururik gabekoak ez dira lehiaketan sartuko.
2010eko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean duzue lanak entregatzeko epea.

Aurkeztuko diren argazkien sortekin erakustaldi bat egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian 2010eko azaroan. Aldi berean, Gauekoak programaren webgunean, aurkeztatuko lanekin egingo da erakustaldi birtual bat.
Lau sari emango dira. 300 euroko argazki-bono trukagarri bat Foto Ikatzen. Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakustaldi batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakustaldia 2011ko lehenengo hiruhilabetekoan izango da Ignacio Aldecoa kultur etxean

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button