BESTELAKOAK

“MarraziOak” jardunaldien XIV. edizioa

Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duten MarraziOak jardunaldien XIV. edizioan parte hartzeko epea ekainaren 30era arte izango da zabalik. Liburuen ilustrazioaren teoria eta praktika uztartzen dituen egitasmo horretan Elena Odriozola eta Gustavo Puerta arituko dira gidari, eta irailaren 26tik 30era bitartean ospatuko da.

Liburu bat eskuetan hartzerakoan, are gehiago ilustratua bada, osagai guztiei erreparatzea komeni da: azala, kontrazala, tamaina, tipografia, babes-orriak, papera bera, orrialdeen disposizioa… Den-denak dauka zeresana, denak komunikatzen du eta guzti horrekin batera jasotzen du hartzaileak liburu horrek komunikatu nahi duena.
MarraziOak tailerraren hurrengo ekitaldian atal horiei erreparatuko diete partehartzaileek gidarien laguntzarekin eta bakoitzari dagokion garrantzia emateko pausa egingo dute osagai guztietan, banan-banan, gero osotasunari erreparatzeko.
Nola egiten da liburu bat? Finean, edizioa izango da ardatza. Edizioa, ordea, artisauaren ikuspuntutik begiratua eta bidean topa daitezkeen arazoak ere aintzat hartuko dituzte.

Gehienez 10 irudigilek hartuko dute parte, baldintza hauekin: euskaraz ulertzeko gai izatea ezinbestekoa da; Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da; Euskal Irudigileak (APIE-EIEP) Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da; parte hartzaileek ez dute zertan argitaratutako lanik izan behar

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button