BESTELAKOAK

Aiko taldearen erromeriak Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian

Euskal Herriko sei herritan izango dira erromeriak Aiko talde dantzazalearen eskutik. Gaur, uztailaren 14an, Sanferminetan izango da, 15ean eta 16an Barakaldo eta Errenteria bisitatuko ditu, eta gero Zarautzen, Gernikan eta Lemoan izango da.

San Fermin jaiak direla eta, gaur, uztailaren 14an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Sarasate Pasealekuan bilduko dira zaleak, dantzaz gozatzeko helburuz.
Hurrengo hitzorduak hil honen 15ean eta 16an izango dira Barakaldoko Herriko Plazan, arratsaldeko 20:00etan, Karmen Jaien barruan, eta Errenterian (Zumardia), arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Uztailaren 22an, Zarautzera joango da Aiko, eta bertan, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearekin lankidetzan erromeria eskainiko du.

Azken geldialdia Gernikan egingo dute Aikoko partaideek, uztailaren 30ean, Gernikako Euskal Museoaren 25. urteurrenarekin bat egiteko, 19:00etan. Eta hurrengo egunean, 31n, Lemoan izango dira, 20:30ean, bertoko jaietan.

Aiko taldea musikariz eta dantza maisuz osatutako taldea da, eta  dantza tradizionalaren ondare zabala hedatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, Euskal Herri osoan erromeria, ikastaro, tailer eta emanaldi ibiltari asko eskaintzen ditu. Horretaz gain, dantza egiteko musikaz osatutako 10 disko argitaratu ditu, edo jotari omenaldia eskaintzen dion Jotamentala dokumentala ere sortu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button