BERTSOTAN

Txotx denboraldirako bertsoak

Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek sagardoa eta bertsoak uztartuko dituzte gaur eta bihar hain ohiko bilakatu den Astigarragako txotx irekieran eta Getariko txakolinaren denboraldi hasieran.

Txotx irekiera Petritegi sagardotegian izango da, eta La Oreja de Vangogh taldeak irekiko du txotxa. Getariako txakolinaren irekiera Getariako plazan izango da.
Herri horretan San Anton jaiak izango dira eta ostiralerako bertso jaialdia antolatu da. Maialen Lujanbio, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus eta Julio Soto bilduko dira.
Txakolinik ez da faltako, seguru!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button