LITERATURA

“Blas De Otero–Bilboko Hiria” Nazioarteko Poesia Saria

Bilboko Udalak Blas De Otero–Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren bosgarren edizioa deitu du. Literatur sariketak 6.600 euroko bi sari banatuko ditu euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan.

Edozein nazionalitate duten egile guztiei zuzendua da Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Saria. Aurten bere bosgarren edizioa zabaldu da egun hauetan.

Ohikoa denez, lehiaketan aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira eta beste hizkuntza batetik itzulitako lanak ere ez dira onartuko. Lanek 700 bertso izango dituzte gutxienez, eta 1.000 gehienez, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Lan entregatzeko epea ekainaren 15ean amaituko da. Lanaren lau kopia bidali beharko dira Abando-Barrainkuako Udaltegira, Blas de Otero Fundazioaren izenean. Udaleko webgunearen bitartez aurkezten diren lanei dagokienez, egileak bere datuekin bete beharko du formularioa, eta poema-bilduma PDF formatuan bidali beharko du. Epaimahaiaren erabakia urrian jakinaraziko da.

Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren azken edizioan, euskaraz idatzitako lanen artean, Jabi Santa Cruz Agirre idazle bizkaitarraren Baso ilun itoan poesia liburua izan zen irabazlea. Gaztelaniazko modalitatean César Ibáñez París idazlearen La ruta de la sed lanak irabazi zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button