MUSIKA

Mungian “Landetxoko Gauak” kontzertu zikloa antolatu dute

Hiru kontzertu antolatu dituzte Mungian, Izenaduba Basoan, iraileko ostiraletan 15, 22 eta 29an. Kontzertu guztietako protagonistak emakumeak izango dira.

Gaur izango da lehen zita Judit Nedderman abeslari eta konpositore bartzelonarrarekin. Bost disko ditu kaleratuak, eta bat Meritxell Neddermann arrebarekin batera egindakoa da. Hamar urtez, Genís Bou buru zuen The Gramophone Allstars proiektuaren abeslaria izan zen, eta bost disko grabatu zituen. Era berean, lankidetza luze eta estua izan du Clara Peya pianistarekin, Quartet Brossa Viatge d ‘hivern proiektuaren baitan egindako lankidetzan. Makina bat sari jaso ditu bere ibilbidean: Max Sari bat, Premi Butaca bat, bi Enderrock sari, Miquel Martí i Pol Saria eta Descobertes sari bat.

Datozen kontzertuetako protagonistak Demode Quartet (hilak 22) eta Aire Ahizpak (hilak29) izango dira.  Demodé Quartet duela hamabi urte sortu zen, a capella kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistiko gisa. Laukotea era guztietako ikuskizun musikalak ekoizten ditu.
Aire Ahizpak taldea Urepeleko hiru ahizpak osatua da. Miren, Amaia eta Paxkalin Xalbador bertsolariaren bilobak dira, eta etxekoengandik ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak ematen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button